GURE ZERBITZUAK
EKOGRAFIA MUSKULOESKELETIKOA
Lesio edota gaitz desberdinen diagnostiko nahiz tratamenduetarako teknika gisa erabiltzen dugu.
Azterketa estatiko zein dinamiko sakonago bat ahalbidetzen digu, bide batez, gure lanari kalitatea eta doitasuna emanez.
Aldi berean, segurtasun izaera bat ematen digu teknika inbasiboetan.
Zuntz-etenduretan, tendinopatietan, artikulazio-isurietan edota lotailu lesioetan gomendatzen da teknika honen erabilera.
TERAPIA MANUAL ORTOPEDIKOA (OMT)
Terapia manualeko metodologia bat da, non artikulazio, gihar eta nerbio sistemen disfuntzioen balorazio eta tratamentua bilatzen den, aurrapen zientifiko eta klinikoetan oinarrituta.
Teknika zehatzak erabiltzen dira sintomatología eta mina hobetzeko bai bizkar hezurrean eta baita beso eta hanketan. Helburua mugimendu artikular, muskular eta neural egokia berreskuratzea da eta onen bitartez pazienteari funtzionalitate optimoa eta ongizatea eskaintzea.
Zein kasutan erabil daiteke teknika hau?
Artrosian, artritisean, blokeo artikularretan, ebakuntza ondorengo errehabilitazioan, dortsalgietan, ziatiketan, meniskopatietan, zerbikalgia eta lumbalgietan.
ARIKETA TERAPEUTIKOA ETA KONTROL MOTOREA
Ariketa terapeutikoa eta kontrol motorea nahitaez egin beharrekoak dira funtzionalitatea modu egoki batean berreskuratzeko eta gure mobilitaterako.
Shirley Sharmann fisioterapeuta ezagunak sortutako metodología honekin, pazienteari behar dituen erramintak ematen zaizkio bere lesioaren zergaitia ulertzeko eta baita prebentzio lanak egiteko eta bere osasun hobetzeko. Auto-tratamentu aktibo baterako prestatzen laguntzen zaio eta zati garrantzitsu bat bilakatzen da bere patologiaren hobekuntzan eta aurrerantzean berdinean erortzeko harriskuak ekiditen.
Beharrezkoa eta funtsezkoa da zati hau tratamentu pasibo baten ondoren, min kronikoetan eta errehabilitazio prozesuetan.
INDIBA ® ACTIV
Frekuentzia altuko elektroterapia sistema bat da. Teknika onen aplikazioak ez du ez minik ez inbasiorik sortzen eta helburua giza gorputzak berezko dituen erregenerazio-mekanismo naturalak azkartzea da.
Ehunen metabolismoaren aktibazioa azkartzean, baskularizazio, barne oreka eta tenperatura igoera sortzen da, gorputzean hainbat efektu emanez.
Bere onura guztiak lortzeko, beste hainbat teknika pasibo eta aktiboekin konbinatu behar da.
Noiz erabil dezakegu?
Ebakuntza ondorengo errehabilitazioetan, belauneko aurreko ligamentu gurutzatuaren haustura ondoren, sorbalda izoztuan, ehunen hausturetan, tendinitisetan, zerbikalgia, dortsalgia eta lumbalgietan.
EPTE ®
Elektrolisis terapeutikoak korronte galbaniko bat aplikatzen du ehun zaurituan. Korrontearen erabilera onek ehunean lesio bat sortzen du eta hau estimulu bat bihurtzen da gorputzak erantzun bat sortzeko eta zauritutako ehun hori birsortzeko.
Beste teknika batzuekin alderatuta, EPTEa homogatu dago eta ebidentzia zientifiko askok babesten du mota ezberdinetako tendinitis prozesuetan lortutako erantzunei esker.
Teknika onen erabilera, tendoiaren karga hobetzea lortzeko ariketa programa zehatz batzuekin lotuta, tendinitisen aurkako tratamentu efektiboa dela ikusi da.
PUNTZIO LEHORRA
Fisioterapiako teknika inbasibo bat da non, orratz finen bitartez min miofaszialaren sindromea sortzen duten puntuak tratatzen diren.
Min miofaszialaren sindromea sintoma sentsitibo, motore eta autonomikoak sortzen dituzten puntu ezberdinek osatzen dute. Puntu miofaszial hauek giharraren barneko fibretako zona bereziki sentsibilizatuak dira eta mingarriak izaten dira. Onez gain identifikagarria den min karakteristiko zabaldu bat sortzen dute eta disfuntzio motoreak eta mugimendua ere gutxitzen dute alboko artikulazioetan.
Puntzio lehorraren bitartez, puntu hauek desaktibatzen dira eta honek sortutatu minak hobetzen dira baita muskulaturaren luzera eta funtzionalitatea ere.
PILATES
Joseph Pilatesek sortutako gimnasia terapeutiko metodologia da pilatesa eta bizkar hezurreko muskulatura sakonaren aktibazioa, elastizitatea eta gorputz koordinazioa bilatzen ditu gorputz mugimendu egokiago eta koordinatuago bat lortzeko.
Talde txikitan lan egiten dugu ariketak ahalik eta pertsonalizatuenak izateko eta errendimendua optimizatzeko.